|
|
|
|
Hendaia Bertsutan elkartea Hendaian sortu zen 2000. urtean. Izenak ulertzera eman dezakeen gisan, elkarte honen helburu nagusia Hendaian bertsolaritza sustatu eta biziaraztea da.
Xede horrekin antolatzen ditu zenbait bertso ekitaldi (bertso saio, afari eta beste).
Horrezgain, Hendaia Bertsutan-ek bertso eskola bat du bere gerizpean: Hendaiako Bertso Eskola, hain zuzen ere.
|
|